XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun gutxira, Geronimoren 36 laguneko taldea iritsi zenerako, ehun inguru ziren amore emandako chiricahuak.

Crook-ekin elkarrizketatu ondoren, amore eman zuen Geronimok ere, eta, Naiche eta Chattorekin batera, jenelarekin luze hitz egin zuen San Carloseko erreserbara itzultzeko baldintzei buruz.

Bitartean, inguruetan sakabanatuta zeuden gainerako apatxeak kanpamentura itzuli ziren.

Azkenerako, Crook eta buruzagi apatxeak San Carlosera itzultzeko ados jarri zirenerako, laurehundik gora apatxe zeuden kanpamentuan.

Hauen buruzagiak: Geronimo, Loco, Chatto, Nana, Benito, Chihuahua, Mangus, Kaahteney eta Gil-lee.

Juh baino ez zen falta, chiricahua oldartuen artean.

Baina Juh laster hilko zen istripuz, zaldia ibaira erori eta kolpearekin konortea galduta.

Erreserbara itzuliko zirela hitza eman zuten apatxeek baina, artean sakabanatuta zeuden lagunak bildu beharra zegoela eta, haien zain gelditzeko baimena eman zien Crook-ek Geronimo, Naiche eta beste buruzagi batzuei.

Oraindik ez zeuden atxilotuta, nolabait ere jeneralaren agindupean zeuden arren